Arazuri. OLLATIBAR

? eraildak

Ollatibar parajea Arazuri kontzejuaren barrutian dago, Ororbiatik doan errepidearen iparrean, herri horren mugatik oso hurbil. Paraje hartan, Orkoiengo Urrizola familia 6 erregu-lurreko mahasti baten jabea zen (gaur egun zerealetarako 100 erregu-lurreko finka da). Mahasti horren eta ekialdeko partzela mugakidearen arteko mugan, pikondo bat zegoen garai hartan, oraindik ere bizi dena.

Gaudencio eta Pedro Urrizolak 12 eta 14 urte zituzten garai hartan eta lanera joan ziren mahastira, hain zuzen ere, aihenak jasotzera. 1937ko otsailaren amaiera edo martxoaren hasiera zen. Lekura iritsi zirenean harriduraz ikusi zuten pikondoaren iparraldean 6 bat metrora lur-pila bat zegoela hondeatuta: ehorzketa-tumulu bat zen; bere hilobia egiteko hara joatera behartu, erail eta bertan lurperatu zuten norbaiten hobi komuna zela ondorioztatu zuten, baina ez zuten inoiz jakin lurperatua bakarra zen edo gehiago ziren. Etxera itzuli zirenean, amak ohartarazi zien inori ez ezer esateko. Isilik gorde dute gaur egun arte. Pedrok bere seme Peiori kontatu zion duela urte batzuk hil aurretik, eta Gaudenciok berretsi egin zuen 2017an bere presentziarekin eta lekukotzarekin.

OLTZA 1936. Víctimas de la represión en la Zendea
liburutik ateratako materiala.
(Altaffaylla, 2016)
Egileak: Jesús Aldaba eta Joaquín Iraizoz.