MEMORIA HISTORIKOAREN AURKAKO BESTE ERASO BAT

Azken egun hauetan beste eraso bat gertatu da Oltza Zendean sinbolo memorialisten aurka. Hain zuzen ere, 1936an hil eta arekan lurperatu zuten Juan Bozal Urizen (Kaparrosoko alkatea) omenezko monolitoaren aurkako eraso bat pintura berdearekin, Arazuri eta Ororbia udalerrien artean, Lezkairu izeneko parajean.

Zurbau Kolektibotik argi daukagu ez dela ekintza bandaliko bat soilik, gure herrietan gertatzen ari diren sinbolo memorialisten aurkako erasoen segidak adierazten du eraso horien motibazioa ideologikoa baino ez dela, eta sinbolo horiek ordezkatzen dutenarekiko gorrotoak eragiten duela.

Ultraeskuineko bandalo horiek faxismoak eraildako errepublikarren oroimenezko sinbolo memorialista horiei erasotzen dietenean, alde batetik, biktimak eta haien memoria umiliatu nahi dituzte, baina, era berean, hiltzaileen oinordeko ideologikoak oraindik ere gure gizartean daudela dioen mezua zabaldu nahi dute; horregatik, eraso horiek ez dira zigorrik gabe geratu behar, ezta oharkabean pasatu ere.

Orain egindako erasoak gainditutzat jotzen ziren ideologien, jokabideen eta jarreren gorakadaren beldur sentiarazten gaitu, eta erne egon behar dugu eskura ditugun bitarteko guztiekin aurre egiteko eta inolako zalantzarik gabe faxisten probokaziotzat jotzeko.

Oltza Zendeako Zurbau Kolektibo Memorialistaren ustez, gure iraganeko gertaeren historia ezabatu edo manipulatzea dakarren edozein erasoren aurrean, langile klasearen askatasunaren eta eskubideen alde borrokatu zutenen aurkako erasoa da. Eta jarrera horiek salatzea, baztertzea eta ahalik eta lasterren itzultzea beste erremediorik ez dago.

Oraingo honetan pintura berdeak ez du ezkutatuko beren bizitzarekin herrien eta jendearen askatasuna defendatu zutenei eskaintzen diegun begirunea eta omenaldia.

 

 

 

Kolektibo Memorialista Zurbau