ITXI LIBURUAK

https://www.eitb.tv/eu/bideoa/itxi-liburuak/6695/174487/san-kristobalgo-ihesa-aitzol-atutxa/

Zer dakite gure famatuek Euskal Herriko Historiaz? Gai izango al dira historiako klase ahaztezin eta ezberdin bat emateko? ‘Itxi liburuak’ saioan, Euskal Herriko aurpegi ezagunek erronka ‘historiko’ bati egin beharko diote aurre: ikasgela batean sartu, eta unibertsitateko ikasleen aurrean gertaera historiko bat oinarri duen klase dibertigarri bat ematea. Horretarako, Gaizka Aranguren historia-dibulgatzailearen laguntza izango dute.

Iturria: EITB