Entries by TLM

JOSEFINA LAMBERTO, AGUR ETA OHORE

Josefina Lamberto hil da, oroimen historikoaren defendatzaile eta Maravillas Lambertoren ahizpa Atzo hil zen, 93 urte zituela. Maravillas Lambertoren ahizpa izateaz gain, Nafarroako oroimen historikoarne alde borrokatzeagatik zen ezaguna. Josefina Lamberto, artxiboko irudi batean. BERRIA 2022ko ekainak 8 08:16 Josefina Lamberto hil da, Nafarroan oroimen historikoaren alde lan gehien egin duen figura esanguratsuenetako bat. Atzo hil zen, […]

2021ko APIRALAK 24, 12.00, MEMORIAREN PARKEA, LARRAGAN

Kaixo guztioi, apirilaren 24an, larunbata, eguerdiko 12: 00etan, Larragako Memoriaren Parkean ekitaldi xume bat egingo dugu eraildako guztientzat eta beren haragietan indarkeria faxista eta frankista,  pairatu zituzten emakumeentzat, Badakigu ez dela garairik onena, baina gaudenon artean ekintza maitagarri bat egiten saiatuko gara, aldi berean apala eta xumea, baina ez horregatik garrantzi gutxiagokoa. Zuen zain gaude, […]

ITXI LIBURUAK – SAN KRISTOBALGO IHESA

ITXI LIBURUAK https://www.eitb.tv/eu/bideoa/itxi-liburuak/6695/174487/san-kristobalgo-ihesa-aitzol-atutxa/ Zer dakite gure famatuek Euskal Herriko Historiaz? Gai izango al dira historiako klase ahaztezin eta ezberdin bat emateko? ‘Itxi liburuak’ saioan, Euskal Herriko aurpegi ezagunek erronka ‘historiko’ bati egin beharko diote aurre: ikasgela batean sartu, eta unibertsitateko ikasleen aurrean gertaera historiko bat oinarri duen klase dibertigarri bat ematea. Horretarako, Gaizka Aranguren historia-dibulgatzailearen […]

NOR DEN NOR

Nor den nor Hamaika Telebista https://www.hamaika.eus/ | Nafarroan faxistek eragin zuten errepresioa ongi antolatuta zegoen. Ez zen errepresio indiskriminatua izan, oso selektiboa baizik. Nagusiki indar paramilitar karlista eta falangista izan ziren errepresio horren eragile nagusiak. Eragile nagisien izenak ezagutzea komeni da. Bestalde, gerra eta gerra ondoa enpresari batzuentzat negozio aukera izan zen. Erregimenak eskaintzen zizkien […]

MEMORIA ELKARTEAK

Memoria elkarteak   Hamaika Telebista https://www.hamaika.eus/ | Memoria Elkarteak izan dira Nafarroan gertatutakoa bildu eta hedatu duten eragile nagusiak. Senitartekoak, kasu gehienetan batere laguntzarik gabe antolatzen jakin dute eta memoriaren txingarra piztuta mantendu dute gaur egun arte irits daitezen galarazi nahi zituzten testigantzak. https://youtu.be/j51chl6DnCk

KORTESKO SARRASKIA

Kortesko sarraskia   Hamaika Telebista www.hamaika.eus | Nafarroako hegoaldeko herri honetan, beste herri askotan bezalaxe, sarraski latza eragin zuten faxistek. Erailketa haiek familia asko erabat txikitu zituzten eta senitartekoek pairatu behar izan zituzten mota guztietako bidegabekeriek belaunaldi oso bat gogor markatu zuten. https://youtu.be/IcbpXJthzX8