Ibero. LAPURREN ZUBIA

6 eraildak

Gazolazko mugan eta Paternaindik oso hurbil dago Lapurren zubia izeneko lekua. Zubiak Idiazabal erreka-zuloa gainditzen du, eta beti egon dira leku horretan erailketak izan zireneko zurrumurruak.

Iberoko erretoreak hauxe idatzi zuen 1936an heriotza-liburuan: “… eta besteren bat Lapurren zubian, eta hantxe bertan lurperatu zituzten.

Olabeko Isaac Bubearen eta Burlatako Juan Uterga haren koinatuaren senitartekoek emandako informazioa ere badago: “Paternainera joaten ginen nire aita eta nire osaba Juan Paternainen zeudela esan zigutelako. Herria igaro eta zabalgune batean, orgak eta zaldiak igarotzen diren tokian. Lore-sortekin joaten ginen.

Garai hartako lekukoen arabera, hobi honetan hainbat pertsona daude.

Hori guztia Moises Erburuk adierazi zuen, 1936an 11 urte zituenak:

Nire familia, garai hartan, inguruko ibai eta erreketako arrantzatik bizi zen. Nik denak pasatzen nituen karramarro, loina, barbo eta abarren bila. Haiek hil eta hilabetera, nire anaiarekin joan nintzen leku hartara. Karramarro ugari egoten ziren errekastoa zen eta Ororbia-Paternain errepide ondoan zegoen. Zubiaren eskuin aldean hainbat ehorzketa ikusi genituen, 6 eta 8 artean esango nuke.

Duela gutxi, 2018ko udaberrian, horietako bitatik atera zituzten gorpuzkiak.

OLTZA 1936. Víctimas de la represión en la Zendea
liburutik ateratako materiala.
(Altaffaylla, 2016)
Egileak: Jesús Aldaba eta Joaquín Iraizoz.