Ororbia. ZEHAZTUGABEA

5 eraildak

Beste lekuko batzuek informazioa eman dute Ororbiako lurretan dauden beste bi hobiri buruz; bata, Arazuriko errepidetik hurbil, eta bestea, Txantreas inguruan, gorpuren bat azaldu zen tokian.

Leku zehaztugabe horietako batean susmatzen da lurperatu zituztela Félix Herranz (Arrotxapeko trenbideetako langilea, bi seme ere hil zizkiotena), Isidro Mencos (La Pamplonesa bandako musikaria), Tomás Salinas (Orbaibarkoa jaiotzez, eta Milagrosan esneketari aritzen zena), Jesús Irigaray (gazteiztarra, udal-arielen biltzaile Iruñean), eta José Diez de Arizaleta (Burlatan bizi zen igeltseroa).

Antonio Mencosek, Isidro Mencosen semeak, bere aitari gertatutakoa kontatu zuen, kasu askotan gertatu ohi zena

Nire aita karrozari-sektoreko ordezkari izan zen UGT sindikatuan.

1936ko abuztuaren 14an atxilotu zuten eta abuztuaren 30 arte egon zen espetxean. Egun horretan libre utzi zuten gobernadore zibilaren aginduz.

Hurrengo egunean, uniformatutako eta armatutako errekete-talde bat (Jesusen Bihotzaren armarria bularrean zutela) gure etxean aurkeztu zen nire aita eramateko asmoz. Liburuak eta idazteko makina bat errekisatu zituzten. Nire aita lagun baten etxean zegoen. Ama zorabiatuta erori zen.

Ez genuen aita berriz ikusi.

Talde hark, seguruenik, geroago atxilotu eta Ororbiara eramango zuen, eta han erail.”

OLTZA 1936. Víctimas de la represión en la Zendea
liburutik ateratako materiala.
(Altaffaylla, 2016)
Egileak: Jesús Aldaba eta Joaquín Iraizoz.