Asiain. BURDINAZKO ZUBIA EDO URAREN ZUBIA

2 eraildak

Gertakarien zuzeneko lekukoen adierazpenei esker, ondo dokumentatutako hobia da. Lekukoen artean zeuden ehorzlearen alaba bat eta herriko apaiza, senitartekoei erailketa non izan zen aditzera eman ziena.

Hemen bi hildako egon ziren, gutxienez: Félix Luri Amigot, Iruñean bizi zen Azagrako praktikante bat eta Miguel Iribarren Goñi, Zuatzun jaioa (Itzagaondoa). Data ezezagun batean atera zituzten haien gorpuzkiak, Trantsizioa deiturikoaren garaian. Horretarako, Encarna Lacunzaren ezin eskertuzko laguntza izan zuten, lehen aipaturiko ehorzlearen alabarena. Haren seme Luisek gogoan ditu xehetasunak:

Nire ama oso goiz atera zen paseatzera, eta, pala batekin leku haren inguruan zulatzen ari zirela ikusi zuenean, ehorzketa-lekua hura ez zela adierazi zien, inguruko beste bat baizik. Adierazitako lekuan zulatu bezain laster azaldu ziren 40 urte lehenago bere aitarekin batera lurperatu zituenaren gorpuzkiak, zapatak eta abar.

OLTZA 1936. Víctimas de la represión en la Zendea
liburutik ateratako materiala.
(Altaffaylla, 2016)
Egileak: Jesús Aldaba eta Joaquín Iraizoz.