IBEROko HILOBIA (hiru gurtzeen gaina)
46 eraildak
Gure Zendeako hobi nagusia da, dudarik gabe. Horregatik altxatu da bertan Memoriaren Parkea.
Ezin da zehaztu hemen lurperatutako pertsona-kopurua, baina 40tik gora izan zitezkeela kalkulatu da. Talde ugariena Larragakoa izan zen, 10na laguneko 2 txandatan eraildako 20rekin. Horrela bizi izan zuen Restituto Angulok: “Txiripaz libratu nintzen Zaragozako Sanjurjo tertzioaren sarraskitik eta peoi lanetan bukatu nuen Iberoko Etxenike etxean.
Lehen fusilamenduen ondoren, Iberoko etxe guztiak behartu zituzten hobiak irekitzera, zerrendaren arabera.
Higuingarria zen. Azkenean bi hobi egin behar izan nituen ekarritako 20rentzat. Uste dut 19 Larragakoak zirela eta bat Peraltakoa.
Dena ikustea egokitu zitzaidan.
Goizeko hirurak edo laurak izango ziren kamioi batean ekarri zituztenean, lotuta. Muino batera eraman zituzten, 3 gurutze dauden tokira. Banan-banan jaitsi zituzten kamioitik eta automobil baten sartu aitortzeko. Gutxienez batek uko egin zion automobilean sartzeari, zuek egin beharko zenukete aitortza esanaz. Gero, hobi ondora eraman zituzten, buruan pistola jarri, tiro egin eta hobira erori ziren bata bestearen ondoren.” 1978an, hobitik atera eta Larragako panteoi batera eraman zituzten gorpuzkiak.
2015eko abenduan Aranzadik egindako desobiratzean 8 lagun baino gehiagoren gorpuzkiak aurkitu zituzten. DNA azterketak egin ondoren, hainbat erail identifikatu ahal izan dira.
Jesús Oroquietaren lekukotza. “Apaizak laguntzeko deitu zidan, baina ez zen indartsua, on-puska bat zen. Ez zen tinko horietako bat, eta asko eragiten zion […] Makaldian dagoena bilatzeko, edozein sartzen da hor… behealdean daude, alde estuan, herri-lurra oso estua den tokian, hauengandik 200 edo 300 metrora […] Gu Cenoz zenaren gainean jartzen ginen. Batzuk negarrez etortzen ziren, eta apaiza ere negarrez. Orduan apaizak niri deitu zidan. Antza denez, ez zuen handiagorik izango. Errepidetik oinez ekartzen zituzten elizara, han konfesatu eta harantz (hobirantz) eramaten zituzten.”
liburutik ateratako materiala.
(Altaffaylla, 2016)
Egileak: Jesús Aldaba eta Joaquín Iraizoz.