Lizasoain. ZUBIMAKURRAKO ZUBIA

2 eraildak

Lizasoainen bi hobi aurkitu dira. Zimakurra edo Zubimakurra zubi honetakoa bata eta herri honen eta aldameneko Oltza herriaren arteko mugakoa bestea.

Leku hartan, Gerardo Irirbarrenek bere oroitzapenak kontatu zituen: “Finka hau urte askotan landu dugu. Senitarteko batzuena zen, orcetarrena; ibai ondoko hobiaren lekua seinalatuz, Lizasoain errekastoaren paraleloan, errepidea zeharkatuta, eraikuntza txiki baten aldamenean eta hormigoizko zutabe batzuen gainean, zereala inguruan baino gehiago hazten eta Asiaingo herritarrek leku hari hildakoen pieza esaten zioten.

Hemen, ibaiaren ondoko bidegurutze honetan, Lasterroako errota zaharretik hurbil, gutxienez bi ehorzketari buruzko informazioa dago. Horietako bat Joaquín Ruiz Martín iruindarra, Atarrabiako bizilaguna eta lanbidez inprimatzailea, izan zela susmatzen da, hain zuzen ere 1936ko azaroaren 26an erail zutena. Beste bat Vicente Michel Diaz izan zitekeen, Madrilen jaio eta Nafarroako hiriburuan bizi zen pintore bat, 1936ko irailaren hiruan hil zutena.

OLTZA 1936. Víctimas de la represión en la Zendea
liburutik ateratako materiala.
(Altaffaylla, 2016)
Egileak: Jesús Aldaba eta Joaquín Iraizoz.
© Copyright - Colectivo Memorialista ZURBAU