Ororbia. HILERRIA

1 eraildak

Ororbia udal-mugartean hainbat hobi daude, horietako batzuk kokapen ezezagunekoak. Hilerrikoa da, dudarik gabe, erreferentzia seguruenak dituena.

1936ko irailean hil zuten hilerriko hormetan Esteban Muñoz Oset atarrabiarra. Tipografo sozialista atxilotu egin zuten hasiera batean. Handik egun gutxira askatu zuten, bere zoritxarrerako. Bere herriko hiltzaile ezagunek atera zuten etxetik. Lehenbizi Ororbiako erretorearena eraman zuten aitorpena egiteko eta irailaren lauko gauean hil zuten. Apaizak berak eman zuen krimenaren lekukotza. Handik gutxira, urte gogor haietan, Estebanen anaia-arrebak haren gorpuzkiak ateratzen ahalegindu ziren, baina alferrik.

OLTZA 1936. Víctimas de la represión en la Zendea
liburutik ateratako materiala.
(Altaffaylla, 2016)
Egileak: Jesús Aldaba eta Joaquín Iraizoz.
© Copyright - Colectivo Memorialista ZURBAU