Entries by TLM

BARRIKADETARA, BARRIKADETARA

Hamaika Telebista Iruñeko mugimendu anarkista II. Errepublikaren garaian ez zen izan oso jendetsua baina, bai ordea, oso bizia. Gure egunetaraino iritsi da Galo Vierge militante anarkistaren egunerokoa non gertaera askoren berri ematen digun lekuko zuzen baten kontakizunek izan ohi duten aberastasunarekin.

FRANKISMO GARAIKO HOBI BERRI BAT TOPATU DUTE OIAKARIZKETAN

Ahotsa Info Gutxienez 20 gorpu aurkitu dituzte Oiakarizketan Aranzadi elkarteak Nafarroako Gobernuaren aginduz egindako indusketa batean. 1936ko kolpe faxistan erahildako pertsonak dira. Leku berean Sartagudako 16 bizilagunen gorpuzkinak aurkitu zituzten 1978an. Baliteke gorpu gehiago egotea. Gutxienez 20 gorpu aurkitu dituzte Oiakarizketan Aranzadi elkarteak Nafarroako Gobernuaren aginduz egindako indusketa batean. 1936ko kolpe faxistan erahildako pertsonak dira. […]

“ZURBAU” KOLEKTIBOA AURKEZPENA

    Orain dela gutxiko historia ezagutzeko, erreparatzeko eta justizia egiteko asmoz, Oltza Zendeako pertsona talde bat elkartu ginen, 36ko estatu kolpearen ondoko egun zein urteetan gertatu zenaren inguruko egia guztia jakiteko prest. Estatuak ezarritako diktadurak, batez ere, Nafarroan eta Oltza Zendean eraildako eta errepresaliatutako pertsonen duintasuna berreskuratzea izan da helburu bakarra. Hori horrela, egindako […]

IRUÑEA, EPIZENTROA. 1. PARTEA

Iruñea izan zen 1936ko Estatu kolpearen antolaketaren epizentroa. Emilio Mola general faxistak Iruñetik antolatu zuen odol isuri ikaragarria eragingo zuen kolpea.