DESOBIRAKETA GOIZTIARRAK

1978an hasi ziren Nafarroako herri askotan 1936an eraildako pertsonen gorpuzkien bila. Ordurarte Francoren diktadurak ez zien aukerarik eman gorpuzkiak eskuratzeko eta behin diktadorea hil ondoren lanari ekin zioten. Inolako laguntza instituzionalik…

FAXISTEK KRUDELKERIA HANDIZ ERREPRIMITZEN ZITUZTEN EZKERREKO EMAKUMEAK

Emakumeen kontrako errepresioa faxisten aldetik bereziki latza izan zen. Izan ere, ez zen nahikoa izan etxeko gizonak eramatea eta hiltzearen ondorioz miseria gorrian uztea. Etengabeko irainek eta umiliazioek urte askotako ixiltasuna ekarri…

AITATXI, NON ZAUDE?

Nafarroako Pitillaseko alkatea zen Antonio Cabrerok ihes egin behar izan zuen Soriara erailketa saihesteko. Ihesak ez zuen heriotzatik libratu eta Sorian bertan izan zen eraila. Bere familiak gorpuzkiak aurkitzeko eta etxera bueltatzeko egindako…

TAFALLALDEA

Tafalla Nafarroako erdialdean kokaturik, ikuspegi askoren ikuspuntutik muga hiria da. 1936. urtean Tafallan 33 pertsona erail zituzten. https://host1.bideometa.net/HBI_proxy_00088255.mp4

MENDABIA 1936

Mendabian II. Errepublikaren garaian desberdintasun sozialak handiak ziren oso. Goseak estutzen zituen jornalarien familiak familia aberats bakar batzuk lurren gehiengoa zuten bitartean. Desberdintasunok gatazka soziala sortu zuten eta 1936ko…

LODOSA, ISU GORRIA

Lodosa da, Iruñea bazterrean uzten badugu, eraildako gehien duen Nafarroako herria. Osotara, 133 pertsona erail zituzten kolpista faxistek Ebro bazterreko herri horretan. Lodosan indar errepublikarrek defentsa antolatu nahi izan zuten kaleak hartuz eta armak erabiliz baina, indar faxistak askoz ere ugariagoak ziren eta hobeki armaturik zeuden. Hori dela eta, erresistentziak ez zuen fruiturik eman eta geroko errepresioa bereziki handia eta krudela izan zen.