1936, IRAKASLEAK HELBURU (HEZURREN MEMORIA)

Irakasleen kontrako errepresioa faxisten aldetik zinez gogorra izan zen Nafarroan. 1.087 irakasleetatik %22 zigortua izan zen. Mota guztietako zigorrak ezarri zizkieten. lanetik kanporatuak izan ziren, lekuz aldatuak eta kasurik larrienenetan erail egin zituzten. Elizak gogor eragin zuen hezkuntza alorrean Errepublika iritsi arte zuen monopolioari eusteko.

BOTILEN HILERRIA, TRATU TXARREN LEKUKOA

San Cristobal gotorlekua birikeriak jota zeuden preso antifrankistentzako erietxe bihurtu zuten. Hango baldintza txarrek eraginda eta gaixotasunaren presentzia etengabeak heriotza ekarri zien ehunka presori. Horietako batzuk botilen hilerrian izan ziren lurperatuak

SARTAGUDA, ALARGUNEN HERRIA

1936.ean sarraski itzela gertatu zen Nafarroa osoan nahiz eta gerra fronterik ez zen egon. Lizarra aldeko herriek gogor pairatu zuten faxisten errepresioa eta denen artean Sartaguda nabarmentzen da. Izan ere, portzentualki Sartaguda da eraildako gehien duen Nafarroako herria.

1936ko UZTAILAREN HASIERAN IRITSI ZEN LODOSARA ANASTASINITARREN ZIRKUA

Anastasinitarren zirkuarekin gertatu zena, 1936ko errepresioaren testuinguruan, misteriorik handienetako bat da. Izan ere, 50 pertsonan inguru mugitzen zuen zirku handia iritsi zen Lodosara Estatu kolpe faxista baino egun batzuk lehenago. Altxamenduak beraz, gatazkaren zurrunbiloan sartu zuen zirkua eta gaur egun, oraindik ere, ez da zehaztasunez ezagutzen zer gertatu zen zirkuko langile askorekin.

HEZURREN MEMORIA – LARRAGA

11936ko uda odoltsuan Larragako 46 auzokide erail zituzten. Lur komunalak herriaren eskuetara bueltatuak izan zitezeen jornalariek egindako ahalegina garestia izan zen haientzat. Larraga Maravillas Lamberto izenari lotuta agertuko da etorkizunean. Faxistek erail eta bortxatu zuten 14 urteko gaztea askatasun ikurra da gaur egun justizia soziala bilatzen duen ororentzat.

NAFARROAKO MEMORIA HISTORIKOARI BURUZKO HAMAIKAN IKUSGAI

-Hezurren Memoria: Nafarroako Memoria Historikoari buruz egindako lan dokumentala da.  apirilaren 29an Nafarroako historiara hurbiltzeko lehen ‘Hezurren memoria’ saioa izango da.